XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gaur Brusela-ko administrazioan flamendarrak nagusitzen ari diran bezelaxe.

Herrixkarik txikienetan, abertzale liburutegiak antolatu zituzten abertzaleek, gehienetan herriaren beraren laguntzaz osatuak.

Inportantzia haundia izan zuen ere pizkundean, esan dugunez, txekerazko teatroak: Kliopera eta Tyl-en antzerkiek aberriaren sua piztu zuten toki guzietan, Txekoslobakia-ko kondaira eta problemak azalduz eta ulertaraziz.

Beste puntu bat, euskaldunontzako kontuan hartzekoa.

Abertzaletasunaren pizkundea 1809-tik 1848-erako tartean azkartu zala diote istorilariek; hau da: Metternich-en diktadura elizkoi eta polizia-zalearen pean!.

39 urte paketsu haietan sendotu eta sustraitu zan txekoslobakitarren nazio-bizi-nahia!.

Biena-Budapest-eko gobernuek ez zuten ahalik gutxiena baizik laguntzen.

Adibide batzuk emango ditugu.

1831-ean txekerazko liburuak argitaratzeko sortu zan Matice ceská dalakoak, abertzaleen diruaz ornitua zan.

Nazio-Antzokia, Praga-n,1868-an eraikitzen hasia, herriak emandako diru soilaz eraiki zan (bi aldiz, erre baitzan!): diru-biltzaileak, herriz herri nekatu gabe ibiltari, txekotar ikasle gazteak izan ziran.

Askoz beranduago oraindik 1890-ean, Hlavka ijeneruak ordaindu eta eraiki zuen Zientzia-Akademia.

Prokes-en hitzez esateko: aleman-kultura sendoki lagundua baldin bazan ere, Austriako gobernu guzien aldetik, txekotar kultura berekixa moldatu beharra zan, eta aberkideen eskuzabaltasunetik bizi zan hutsik.

Erakustegiak literatura-alkartasunak, txekerazko egunkaria eta asteariak, dana, abertzaleen poltsikuetatik lortutako diruaz mantentzen zan.

Gogorra izan zan burruka askotan.

Hiri gutxi dago Europa-n Setio-Legea Praga-k baino maizago sofritu duenik.

Gauza bera Eslobakia-n: 1874-ean, esate baterako, bigarren irakaskintzako ikasgu guziak hetsarazi zituen Budapest-eko gobernuak; eta 1875-ean eslobakieraz liburuak argitaratzeko baimena zuen erakunde bakarra (1862-an sortua) debekatua izan zan.

Elizak bi aldeetatik jokatu zuen.

Abertzaleen aldetik apaiz asko izan zan, lehenengo garaiean batez ere.

Apezpikuen aldetik, berriz, gobernuaren aginduak betearazteko gogoa agertu zan behin eta berriz: apezpikuak ez ziran lotsatu jainkogabekeria eta naziokeria, biak batera, behin eta berriz kondenatzeko.

Eslobakia-n, eta hau azken urteak arte, magyartartzearen predikari suharrak izan dira Budapest-etik bidalitako apezpikuak.

Austria-k ez zuen beti aurrez aurre eta gogorki burrukatu.

Askotan, batez ere abertzaletasuna herriaz nagusitu ala, maltzurkeriaz eta azpikeriaz jokatu zuen, (...).